XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Turismoa hasi zenean 1845. urtean, Isabel II.a oraindik haur zegoelarik, amarekin etorri zen Donostiara, bere sendagileak itsas bainuak aholkatu bait zizkion.

Harez gero, Donostia bihurtu zen Gortearen Udarako Egoitza.

Lehen urte hauetan, udaldia ez zen oraingoz jendetza ugaririk mugitzeko fenomenoa, are aristokrazian bertan ere, oso gutxik zuen horrelako ohitura.

Halako zirkulu itxiarentzako pribilegio hutsa zen.

Halarik ere, denbora iragan ala, udaldia gizarte-prestigioko seinale bihurtu zen, batez ere Gortea pausatzen zen lekuetan suertatzekotan.

Baina asuntuak, haseran, uste dugun baino zailtasun haundiagorik erakusten zuen.

Honatx Angel Piralak nola zekusan fenomenoa 1900. urtean: Ordurako jada, Donostia zen udalekurik gutiziatuena, diligentzian bidaiatzea hain garesti eta deserosoa izanagatik: Madriletik Baionarako bidea egiteko bi egun eta erdia behar ziren, zaldiak hogeita bost aldiz aldatuz; berlinako eserlekua 225 pzta. ordaindu behar zenuen, eta barnekoa, berriz, 180 pzta.

Orain bezain ugaria ez bazen ere, atzerriko gizateria haundia zen Errepide berriaren inaugurapenak, 1847.ean, zatika bada ere, bidaiaren gogorra leundu egin zuen, diligentziak herrian sartzea baimenduz.

Baina txangoa eroso, merke eta azkar bilakatu zuena trenbidea izan zen.

Geroaldiko Donostiaren hazkundea eta beste edozein herrirena berdin izan ez zitezen, faktore ugari nahasten, elkartzen zen.

Baina gizalegezkoa da garaiko agintariek izugarrizko sena zeukatela baiestea, herri baten metamorfosia, itxuraldaketa bihurtzen utzi ez zutelako.

Jitezko hiri udaltiarra sortzear zegoen, abiatzen ari zen.

... Probintzia osoa abiaturik zihoan ildo fabriketatik, Gipuzkoa industrigintzaren hatzaparretan harturik zegoen, hiri eta herriak oro.

Geroaldizko giro horretan, garrantzizkoa zen bestelakoetan konfidantza hartzea, patua argi ikustea.

Denboren joan-etorrian kontraeskuz bezala, tentazioari uko eginaz, oso merkatalgoa urri eta urrituarekin... zein oinarritan finkatu ziren gure arbasoak, hiri honi hegaldi zabal eta esperoezin hura ematearren? Turismoaren baitan. Cobreros Uranga, V.: .